Fan art

J.R.R. Tolkien idazlearen Gandalf pertsonaiaren fan art bat

Fan art edo fanart ingelesetik datorren hitza da, beste baten lanean oinarriturik sortzen diren artelanak adierazteko erabiltzen dena. Beste horrek sortu duen unibertsoko pertsonaiak, garaiak, janzkera edo beste edozer imitatzen du. Normalean hedabideetan oihartzun handia izan duten lanak hartzen dira, telebista, liburuak, bideo-jokoak, komikiak zein anime bezalakoetatik. Helburua narrazio berriak sortzea da, komikien, irudien edo argazkien bidez.

Zehatz mehatz, fan art hitzak “zaleek sortutako artea” esan nahi du, beraz zerbait bisuala dela adierazten du, baina ez derrigorrez oinarri bisual batekin, komikiak, liburuak edo filmak, esaterako. Gainera, artelan hauen sorkuntza bitarteko batek aurretik sortu duen unibertso bateko elementu batek baldintzatzen du, zaleak edo fan-ak moldatua, eta sortuko duen obra berrian arau zein hasiera-puntu dena.

Batzuek fanart hitza estilo jakin bateko lanak izendatzeko baino ez dute erabiltzen, manga edo anime estiloko irudiak adibidez. Hau ez da erabilera zuzena, fanart-ak edozein estilo baimentzen baitu.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search